Ensantxe Plaza, 4 bajo, 20300 Irún, Gipuzkoa
ainara-narvarte-podologia-irun-servicios-consulta-2
NARVARTE PODOLOGIA TRATAMENDU GERTUA ETA ZAINKOA DA
SOLUZIOAK
PODOLOGIA DERMATOLOGIKOA
Oinean gertatzen diren gaixotasunen eta kalte dermatologikoen diagnostikoa eta tratamendua hartzen ditu kiropodologiak.
ORTOPODOLOGIA
Ortopodologiaren bidez era askotako tratamendu pertsonalizatuak bideratzen dira, txantiloi pertsonalizatuak, oinetarako euskarriak, silikonazko ortesiak eta abar fabrikatzeko.
HAURRENTZAKO PODOLOGIA
Komenigarria da 3-4 urtetik aurrera podologoarengana joatea haurraren oina aztertzeko eta etorkizuneko balizko patologiari aurrea hartzeko.
PODOLOGIA GERIATRIKOA
Adinekoen oinek arreta egokia eskatzen dute mugikortasun onari eusteko.
OIN DIABETIKOA
Diabetes mellitus 1 eta 2 duten eri batzuei eragiten die oin diabetikoak. Sentsibilitatea galtzea eta odol zirkulazioa ahultzea dakartza berekin batean.
ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA
Behar den ekipoa dugu zure etxean zerbitzu osoa eskaintzeko.
GURE PODOLOGIA ZERBITZUAK SAKONEAN

Oinean gertatzen diren gaixotasunen eta kalte dermatologikoen diagnostikoa eta tratamendua hartzen ditu kiropodologiak.

Azazkalekin, maskurrekin, gogorguneekin, hiperkeratosiekin, mikosiekin (onddoak), papilomekin eta larruazaleko arazoekin zerikusia duten patologia guztien tratamenduak egiten ditugu Narvarte Podologian.

Tratamenduak bere baitan hartzen ditu terapeutika farmakologikoa, kontserbatzeko neurriak eta prebentziozkoak eta, hala badagokio, kirurgiaren erabilera.

  • Helomak eta hiperkeratosia (maskurrak eta gogorguneak)
  • Azalean sartzen diren azazkalak (Onikokriptosia)
  • Oinetako papilomak (oinetako garatxoak)
  • Dermatomikosia (Onikomikosia)

Txantiloi pertsonalizatuak, kirola egiteko txantiloiak, txantiloi ortopediko pertsonalizatuen fabrikazioa, oinetarako euskarri pertsonalizatuak, etab.

Ortopodologiaren bidez era askotako tratamendu pertsonalizatuak bideratzen dira, oinetarako euskarriak, silikonazko ortesiak, protesiak, etab.

Paziente bakoitzaren beharrak hobetzeko eta/edo zuzentzeko, Narvarte Podologian azterketa sakona egiten dugu bezero bakoitzarentzat molde eta txantiloi pertsonalizatuak landuz, betiere bakoitzaren beharrizanen arabera.

Hauexek dira txantiloiekin tratatu ditzakegun patologiak: gerrialdeko oinazeak, tendinopatiak, Morton neuroma, metatarsalgiak, atzapar formako behatz malguak, helomak, oinetako faszitia, mutur kalkaneoa, juanikotea, hiperkeratosi subkapitalak, oin zapalak, arku formako oinak, belauneko minak, etab.

Haur eta nerabeen kasuan, hazten ari direnean, txantiloi pertsonalizatuak erabiliz zuzendu ditzakegu okerrak, helduaroan inolako patologiarik izan ez dezaten.

Zure neurrira egindako babesgarria, silikonazkoa

Artisau erara eta eskuz lantzen den babesgarria edo tresna da silikonazko protesia.

Besteak beste, atzapar formako behatzak, presioak eragindako helomak eta behatzen alboetarako desbideraketak zuzentzeko laguntza neurri gisa erabiltzen dira, eta oso eraginkorrak dira tratamendu zuzentzaile gisa behatz deformatuak dituzten haurren kasuan.

Narvarte Podologian lan pertsonalizatu hori egiten dugu paziente bakoitzarentzat, hotzean bulkanizatutako silikonarekin, pazientearen anatomiari eta beharrizan terapeutikoei egokitutako forma lortzeko.

Komenigarria da 3-4 urtetik aurrera podologoarengana joatea haurraren oina aztertzeko eta etorkizuneko balizko patologiari aurrea hartzeko.

Edozein patologiaren aurrean, haziera fase horretan aukera handiak dauzkagu haurraren oinetan zuzenketak egiteko eta, horrenbestez, helduaroan arazo larriak saihesteko.

Podologoak garen aldetik, Narvarte Podologian oinean gerta litezkeen kalte eta patologia guztiak tratatu ditzakegu, eta haurrari azazkalak ongi mozten erakutsiko diogu, eta oinarentzako osasuntsuak diren ohituren berri emango diogu. Azken batean, oinak zaintzen erakutsiko diogu etorkizuneko konplikazioak saihestu ditzan.

Adinekoen oinek arreta egokia eskatzen dute mugikortasun onari eusteko.

Adineko pertsona batek zailtasunak izan ditzake oinetako azazkalak mozteko, behar besteko malgutasuna ez duelako edo ez dituelako behar diren tresnak. Eta hori eragozpen bat da, zauri txikiak egin baititzakete eta arazo larriagoak eragin baititzakete azken horiek.

Adineko pertsonek aldizkako balorazio bat eskatzen dute, baita etengabeko zainketa podologikoak ere,hein batean adinak berezko dituen nahasmendu kronikoekin zerikusia duten konplikazioen ondorioz.

Narvarte Podologian aldian behin zaintzen ditugu adineko pertsonen oinak, hirugarren adinean zehar oinak zaindurik eta tratamendu ortopediko egokiak bideraturik nabarmen hobetu baitaiteke adinekoaren independentzia, eta erorikoak saihestu baitaitezke, horrenbestez emendatuko da euren auto-estimua eta hobetuko da beren bizi kalitatea.

Diabetes mellitus 1-2 duten paziente batzuei eragiten dien infekzio, ultzerazio edo ehun sakonen suntsipena da oin diabetikoa.

Diabetesa duten guztiek ez dute konplikazio hori izaten, baina komenigarria da diabetesa duten pazienteek aldian behin podologoarekin egotea, patologia podologiko batzuk nozitzeko arrisku handiagoa dutelako, esate baterako, sentsibilitatea galtzeko eta odol zirkulazioa ahultzeko.

Narvarte Podologian garrantzi handia ematen diogu pazienteen prebentzioari. Diabetesa duen pazienteak bereziki zaindu behar ditu bere oinak, sentsibilitatea galtzea eta odol zirkulazioa ahultzea eragin baititzake diabetesak.

Beren egoera fisikoagatik, mugikortasun murriztua izateagatik edo denbora kontuengatik gure zentrora joan ezin diren paziente askoren beharrari erantzuteko sortu zen etxez etxeko podologia zerbitzua.

Behar den ekipoa dugu zure etxean zerbitzu osoa eskaintzeko.

Narvarte Podologiatik pazientearen etxeraino joaten gara eta eskatutako zerbitzua ematen dugu. Horretarako, aldez aurretik deitu behar da +34 629821039 harremanetarako telefono zenbakira whatsappen bidez edo harremanetarako formularioa betez. Geuk berretsiko dugu hitzordua.

 

Podologoak etxez etxeko zerbitzuan egiten dituen tratamenduak

  • Azazkaletako patologiak. Azalean sartzen diren azazkalak: Azazkala haztean larruazalean sartu eta mina eragiten du. Era berean, ebakiak, fresatzeak eta beste egiten dira.
  • Hiperkeratosia: maskurrak, gogorguneak, oilar begiak, azaleko fresatzeak, etab.
  • Larruazaleko arazoak, azkura azalean, behatzen artean…
  • Baita: krema aplikazioak, etab.

Azazkalak ongi moztuta edukitzea.

  • Hiperkeratosiak edo gogorguneak kentzea.
Call Now Button
When you visit our website, it may store information through your browser from specific services, usually in form of cookies. Here you can change your privacy preferences. Please note that blocking some types of cookies may impact your experience on our website and the services we offer.